Joan
den gizaldiko erdi aldera, apezak gaztigua egi zuen, sei bat urte izanen nituen
ordurako, hurrengo igandean meza ondoren herriko biztanle denak eskolara
joateko txertatzera. Gizon batzuk etorri ziren mandala zuriz jantziak, eta
gizon, emakume, zahar, gazte eta haur guziak jarri ginen lerroan ezkerreko
besoa agerian. Harako nabal ttiki batekin gurutze moduko zauritto bat egin eta
txertatu ziguten isurkari bat. Gero, “ Gizena eta argala” filma jarri ziguten.
Liluraturik gelditu nintzen, harako pastel txuri handi batzuk elkarri botaka
ikusi eta. Zinea ezagutu nuen, hortaz txertoa zinearekin lotua gelditu zait.
1796an
Edward jenner Ingalaterrako landa
sendagile bat konturatu zen behi deizten aritzen ziren emakumeak baztanga ahul
batez eritzen zirela, eta horrek egiten zituela izurritearen aurka txertatu. Sendagileak,
Sarah Nelmes laborariari eskuetatik lagin bat hartu zion, eta zortzi urteko
mutiko bati txertatu, haurra arinki eritu zen, sendatu zenean baztanga txertatu
zion eta ez zen gaixotu.
Aurkikuntza
laster zabaldu zen Europa eta Ameriketan. Naiz eta hasieran Ingalaterran
zalantzan jarri. Edmud Massey apez giristinoaren ustean botika prebentiboak
Jinkoaren xedearen aurkakoak zirelako, eliztarrei jakinarazten zien. Argudio
hauek gaur egun oraindik errepikatzen dira. Bigarren txerto belaunaldia Louis
Pasteaur-k ezarri zuen hemeretzigarren laurogeiko hamarkadan. Kolera eta lupu
beltzaren ekiditeko txertoak garatu zituen. Hartarako esperimentu publikoa
eginez.
Espainiara
baztanga txertoa 1800ean ailegatu zen Gironako Francesc Piguillen sendagilearen
eskutik. Ameriketara espainolak zuten eraman baztanga, eta, fite hedatu zena.
Txertoa eramaten saiatu ziren bi beira pusketa artean, baina ez zuten lortu.
Carlos laugarrenak txertoa bizirik Ameriketara
eramateko espedizio bat antolatu zuen. 1803an Coruñatik atera zen Maria
Pita fragata Javier Balmis sendagileak zuzendua, 22 haur zortzi eta hamar
bitartekoekin. Zeinek, hola eraman zuten txertoa bizirik. Astero bi haur
txertatzen zituzten, aurrenekoan txertatu zituztenen pustularekin. Espedizioak
arrakasta handia ukan zuen. Ezohiko ekintza bat izan zen gizakiaren historian;
Jenner berak filantropia eredu bat izan zela adierazi zuen.
Gaur
egun badira erlijio komunitateak, hippie filosofiak, basa-sendagileak,
berritsuak… txertoaren aurkakoak direnak, gehien bat haurrentzako. Gorrina eta
kokaluxa adibidez ea erauziak zirenak berpizten ari dira. Bizi garen mundu
globalizatuan ez dago harresirik izurrite bati oztopo jarriko dionik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario