Megalitiko garaia; harri handi garaia. K.A. 5000 eta 1500 bitarte eraiki ziren harrizko monumentu
erraldoiak. Zientziak ez du argitu ze
asmorekin ziren eginak; teoria anitz, baina misterio handia. Ortzia behatzeko,
Jinkoak gurtzeko… arbasoaren zaintzeko. Badakigu dolmenak hilobiak zirela; eta
menhir -ak ? nola jakin.
Gindoazen jende artean nahiko galdurik, Manhattan hiriko
kale guretzeetan inoizka gelditu, eta hiri mapatxoa begiratzen. Grand Central Terminal
geltokia bisitatzera sartu ginen, gure esku-gidaren gomendioz. Geltokia, art
deco estilokoa 1930ean eraikia, benetan da ederra, eguneko 500,000 lagunek
bisitatzen duena. Batean geltokiko areto erraldoian ikuskizun bat ematen zuen
baten inguruan jendetza zegoen, gehienak japoniarrak. Ikusminez hurbildu; eta harri
gelditu ere. Perurena harri jasotzen: Iepa!... Banba! Iepa!... Banba! Behin eta
berriz. Eta japoniarrak eroak bezala
kamera sutan.
Megalitiko garaiko azken biztanleak ezagutu ditut. Pirineo bi aldetan bizi dira. Euskaldunak deritzo; euskara dute mintzo; harri garaiko hizkuntza bakarra,
oraindik bizirik dirauena. Gotorrak eta indartsuak dira; 300 kiloko harria behin
eta berriz aise altxatzen dute. Arito Jakimuxtik
horrela idatzi zuen facebook-en
No hay comentarios:
Publicar un comentario