viernes, 19 de octubre de 2018

KOBA ZULOTAN



Biziaren ilunabarrean bidai bat egin; horixe zen nire nahia, Euskal Unibertsitateak ematen zidan aukera profitatu.” Eskarmentuaren Gelak” deiturikoak helduentzako eskeintzen duen ikastaroak interesgarria  ematen zuen. Imajinazioarekin denboraren makina gibelat martxan jarri, eta abiatu nintzen.
Artean lehen urratsak duela 36.000 urte zituen eman sapiens delakoak. Hogeita hiru mila urteren bueltan aritu zen gizona kobazuloetan  animaliak marrazten. Kobazuloak altxapean eta ilunak, batzuetan estuak eta heltzeko zailak. Ezin jakin zein zitekeen haien asmoa halako lan izugarria hartzeko. Inguruan zituzten animaliak maisuki marraztu eta margotu zituzten. Zalantzarik gabe barneratua zuten haien iduria, milaka urte elkarrekin biziak izanen zirelako. Eta hainbat espezie desagertuen goraintzia utzi ziguten, gure artean ea bizi ez direnen iduria ere.
Artistek magia erakutsi ziguten, baina ez trukoa.
 Gaur egun izenekin ezagun ditugun: Frantzia iparraldean eta Espainia hegoaldean garatu zen kultura dugu, Auriñacience, Cromañon, Magdaleniense, deritzonak,  kultura gotorra beraz. Ez dakigu zein ziren gurtzen zituzten Jinkaok, bazituzten ere, mintzo zuten hizkuntzaren aztarnarik… zer gaitik utzi zioten margotzeari; erantzunik gabeko hainbertze galdera.
Eta aisialdia asmatu bazuen? Behin gorputzaren beharrak bete: hau da elikatu eta lo egin ondoren, denbora gelditzen zitzaion bere baitan murgiltzeko, eta ez zuen ase arima ; bertze zerbaiten beharra sumatzen zuen, eta jakin barik, artea zuen asmatu. Koba zuloak ematen zion intimitatean, su handi bat biztu  eta fantasiari bidea ematen zion emakume edo gizonak Chouvet, Lascaux edo Ekain... bezelakoetan biziaren nekeak eta latzak ahanzten  zituen, eta horrek bertze dimentsio batera eramatez zuela zen jabetu: Asmatzeak libro egiten zuen, eta bere baitakoa. Belaun aldiz belaun aldi, burmuinean metatutako informazioek,  ahalbidetzen zuen miresten zituen animaliak maisuki marrazteko. Ibiltaria zenez, margolaritza zuen hedatu eta hobetu, informazioa partekatuz.       
  

No hay comentarios: