lunes, 26 de febrero de 2018

BURLA

Fatima Bañez Ministro andrea:
Duela hilabete pare bat hartu nuen zure kutuna, hileko 2 euro igotzen zenidala pentsioa pozgarri gaztigatuz.
Txantxetan ari zinela izan zen nire lehen ustea, edo, 2ari bi 00 falta zitzaizkiola, eta zure idazkariaren hutsune bat izan zitekeela.
Gero, irratian entzun nuen ni bezala bazirela aserre zirenak, eta anitz zirela. Atton-amonekin txantxetan ibiltzea itsusia da. Zu ikasia zara, eta hori jakin behar zenuke. Badakizu, edo jakin behar zenuke gu izan garela gizartea aitzina atera dugunak, gure lanarekin, umeak hazi eta gure zaharrak zainduz. Zuk, badakizu, edo, jakin behar zenuke gaur egun 630 eurorekin ezin dela bizi. Hori jakinik, “2euro”! nola ausartzen zara halako burla umiliagarria egiten?
Kontuz ibil! Emakume. Ur ttanta bat nahikoa izaten da basoa gainezka gateko, eta hori gertatu denez ez gaituzu isilduko. Anitz gara, eta ez dugu bildurrik. Joanen gara joan behar dugun toki guzietara, sartuko gara kongresuan, ministegitan, kurrituko ditugu kaleak, beteko ditugu enparantzak. Ez dugu gibelat eginen, ezta polizia estakekin bidaltzen baduzu ere. Eta oraingoan bai, botako dugu gobernu ustel eta txepel hau. Ezkerretako alderdiek egin ez dutena eginen dugu guk.

No hay comentarios: