eta
Anastasio, aita. Azkurreta baserriaren izena. Aitari
axkurreta
erraten zioten, eta ni axkurretaren
alaba, beti.
Arratzalde xarmanta izan zen atzokoa, 73 urte geroago liburu bat argitratu dut, eta aitzaki bezala bestatto bat egin dugu. eguraldia lagun, adixkideen xarmarekin eta nire hiloben irriekin..
Udaberri
hezean egunak luze, zuhaitzak hosto berritan,
elorria
eta intsusa loretan.
Belai
eta baratze bazterrak liliz beteak.
Bazkotan
soineko berria estreinatu,
anaia
ttikia sortu.
Sanjoanetan
sagar gorriak jan.
Uztailean
uzta;
belar
idorra metatu,
arto
galdurrua bildu, lizarrak kimatu...
Gaztaina
bildu urrian; helduek, morkotsa; haurrek, minauria.
Urra,
intxaurra eta eztia.
Beterraba
eta arbia...
Argi
hastean zerria kurrinka,
goizean,
auzoko gizonak sukaldean gosaltzen.
Emakumeak
mondongoan, haurrak etxez etxe
txerri
puskak ematen.
Aste
beteko besta etxean.
Eguberritan
elurra, sukaldean beti sua,
ukuiluan
aziendak, arditegian ardiak,
oilategian
oiloak, zerritegian zerrikumeak eta bargoak.
Behorrak
larraineko aterpean...
Txantxangorria
atarian ogi apurrak mokoka.
Anai
ttikia lau hanketan.
Urteberritan
«Urte berri, berri» etxez etxe urtetxa eskean.
Inauteritan
mozorro,
Garizuman
bijilia, bakailao eta sardina.


No hay comentarios:
Publicar un comentario