jueves, 13 de abril de 2017

TULIPOMANIA


Azkenik loratu dira nire tulipanak, txit politak, hogei bat egun baizik ez dute irauten, hortaz egunero begiratu behar ditut...

Hamasei garren gizaldian Turkiatik Holandara heldu ziren tulipanak. Arrakasta handia ukan zuen tulipanak, ze jendea baratzetan sartzen zen bulboak ebastera.
Merkatari aberats batek hiru mila florin ordaindu zuen Semper Augustus bulbo berezi batengatik (gurin tonada batek ehun florin balio zituen) eta desagertu zitzaion. Bila eta bila, arrantzale batek tipula bat zelakoan jan egin zuela jakin zuen; gizona atxilotu eta sei hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten.
Hamazazpi garren gizaldian tulipomania deituriko burtsa krisia sortu zuen tulipan sal-erosketak; jendeak gustuko zituen loreak bereziki arraroak zirenak; orduan inork jakin gabe zertaz,(gero jakin zen ulitxa bat zela erruduna) Holandan tulipanak kolore desberdinak hartzen zuten, eta horrek egin zituen hain preziatuak. Etekinak 500%ak izan zitezkeen. Diruaren ordez erabiliak izan ziren bulboak.
1637ko otsailak 5 izan zen bulboak saldu ziren azken eguna; burbuilak eztanda egin zuen eta, horrekin batera Holandako merkatuak porrot.

No hay comentarios: