Barancusi
jauna, barkatu nire ausardia, baina zurekin maitemindua nago...
1876an
Errumanian nekazari familia batean sortu zen, ttikitan artzaina izan
zen, bere kabuz irakurtzen eta idazten ikasi zuen, gero zurgin baten
tailerrean zura lantzen ikasten ari zela, filantropo batek arte
ederretako eskoa batera eraman zuen. 1904An Paris-a iritsi zen, arte
ederretako ikasketak ordaintzeren, jatetxe batean plater garbitzen
aritu zen. Rodin-ekin hasi zen lanean, baina gutira, eskultura
errealista alde batera utzi eta abangoardiarekin egin zen laket.
Apoilinare, Mmodigiani, Picaso, Rousso... zituen ezagutu. Aise hartu
zuen bere bidea, nortasun handiko artista, argazkia eta musika
sakonki landu zituen, biolina propiki jotzea lortu zuen. Harrokeria
gabeko gizona, bere tailer xumean egin zuen beti lan. Hogei garren
mendeko eskultore garrantzitsuena da. Munduko museo guzietan dauka
toki berezia. 1957an hil zen, Montparnasse-n dago bere hilobia.

No hay comentarios:
Publicar un comentario