Baztango
herrietan hasi dira inautek prestatzen. Nork bertzeak baino mozorro
propioagoa asmatzen; mutilak puska eskean, zareto besoan bilduko
dituzte txingar puskak, lukainka eta arrautzak gero afalduko
dituztenak : haurrak etxez-etxe “urtetxa nahi dugu!” Eske-kantak
abestuz gozokiak hartuko dituzte.
Baztan
ibaian lamiak dagoeneko dira mozorrotu, aski eskuragarri dituzte
gaiak; plastikoa aise, kolore guzietakoa, suntsitzen ez dena,
gelditzeko etorria. Aldiz, izokinak eta amuarrainak,ez dute erruteko
ibaia igotzen lotsatu egiten direlako. Ez dituzte umeak ur likitsean
eta kutsatuan nahi.
Errekak
garbitzeko dirurik ez dela erraten dute. Hainbertze behar ote da ba?
Ni erreka zaintzaile banintz, neska eta mutilei, hara ze deia eginen
niekeen, biltzen duten plastiko kilorako euro bat; larunbata goiz
batean apustua eginen nuke bakoitzak berrogeita hamar kilo aise bil
zetzakeela.
Eta
etxekoandre eta nagusi izaten direnean ez dute hain erraz zikinkeria
errekara botako doike!


No hay comentarios:
Publicar un comentario