Azken
hirurogeita hamar ureak New York-en eginak zituen, bi urterekin
Mexiko-tik etorria baizen Maria. Donald Trump-n biharamunean lorik
ezin eginik Central Park aldera itzuli bat egitera atera zen. Biziki
hotz ernatu zuen egunak; arropaz mozorroturik, alu txapel arrosa
buruan, arima goibel, emakumea eta etorkina, etorkizunaz arduratua;
ordurainoko bizia bere baitan aztertzen hasi zen. Ez zen erraza izan,
baino beti itxaropentsu egin zuen aitzina, eta biziarekin laket zen;
ezkondu, dibortziatu, bi ume hazi, etxe baten jabe, biziak ez zuen
errenditu, suntsitu; hirurogeita hamabi urte eginak zituen, baina ez
zen isilduko, gatazkan jarraituko zuen; lortutako eskubideak galdu?
Inoiz!
Bere
buruarekin solasean, gizon batekin topo egin zuen, bera bezala
mozorrotua zapela buruan, eta antiojoekin babestua, gizonaren pausoa
ezaguna egin zitzaion, batean elkar beha gelditu ziren.
_
Zu zara? Zuzendu zitzaion emakumea harrituta.
_Bai
ni naiz. Erantzun zion gizonak ahots apal.
Eta
berrogeita hamar urte gibelat egin zuten, eta lehen amodioan
murgildu; bihotzean altxatu zeukaten sekretu hartan. Egoera latzetan
kontsolamendu izan zen amodio hartan. Bat bertzeari hitza kenduz,
deus erran gabe, dena erraten, irrika, urduri, gozo. Gurutzatu zuten
Manhattan East River aldera, Madison Ave-tik arin, Bigarren
Etorbidea egin zuten Columbus Park-raino. Eguna apaltzen ari zen
ordurako eta goseak ziren, “zakurtxo bero” bat eta Coca-Cola hartu zuten, gero astiro, eskutik heldu eta Brooklyn zubia gurutzatu
zuten...
No hay comentarios:
Publicar un comentario