lunes, 1 de agosto de 2011

MASAI-LAND


MASAI- LAND
Masai herria Rift arrailaren barnean kokatzen da. Tanzania eta Kenia deritzon lurraldetan. Masaiak gudariak eta abeltzainak dira eta antzinatik bizi dira bailaran beti lehoiekin leian, harrapariei aurre eginez. Baina, lehoiek ezin izan dutena ingelesek lortu zuten 1904 urtean, Serengueti, Mara eta Ngorongoro parke nazionalak egiteko Masaiak lekutu zituzten belai handietatik eta Rift goiko lurraldeetatik ingeles aziendak paratzeko. Bizpahiru lau koka leku eman zieten behiak bazkatu eta bizitzeko. Nola nahi ere Masaiak gotor eusten dio bere betiko bizimoduari, Txorimaloz jantzia piztiak uxatzeko urrunetik ikus daiteke paisaiari kolorezko ukitu bat emanez.

Parke nazionaletan animalia handiak askatasun osoan bizi dira. Goizeko ordu ttikietan atera gara Nairobitik kamioi batean, hamar egun iraungo du gure safariak eta beharrezko guztiak gurekin daramazkigu. Lurralde berri bat ezagutzera noa, amets gainean banabil bezala emozioz betea nago. Gidaria, sukaldaria eta txoferra atseginak egiten zaizkigu. Hamabortz lagun gara denetara eta xarmanki pasatzeko asmoa dugu. Argazki safari bat da baina nik ez dut argazkirik eginen, akuarela kaxa eta kaierra daramat eta nirea akuarela safaria izanen da.

Parajean milioika ñu eta zebra trostan bazka freskoa bila, Mara ibaia pasatuko dute, bertan krokodiloa zain daukate, bakarren bat piztiaren haginetan eroriko da. Ñuak eta zebrak elkarrekin egiten dute bidea, ñuek ura usaintzen dute eta zebrek bista ona, harrapariak ikusten dituzte.

Hipopotamo tristea egun osoa plisti-plasta ur zikinetan.

Elefante familia amatxik gidatzen du. Badira erraldoiak, handiak ertainak eta niniak amaren hanka artean titia bila, amak aldizka tronparekin pa ematen dio umeari. Harrak hagin eleganteak harro erakusten ditu.

Jirafak nahiko lotsagabeak, tinko gure kamioia beha gelditzen dira. Zuhaitzak xarmanki kimatzen dituzte lorezain modernoen antzera.

Bufalo adarrak ez du parerik. Errinozeronte haginak ezta ere. Kudu, inpala, gazela edo basa- ahuntzak dantzan ikusten ditugu belaian. Leopardo eta gepardoak larru ederrak salatzen ditu eta urrunetik ikusi daitezke.

Nakuru lakoan milioika antzara arrosa bizi dira. Spiridina iragaziz elikatzen dira. Munduan espektakulo politenetakoa da.

No hay comentarios: