
INDIA ezezagun hori
Indiara noa eta bisitatu behar dudan herrialdea ulertu nahian dokumentatu nahi izan dut, baina handiegia da; bertze mundu bat da, erabat; maitatzen saiatuko naiz.
Ostatu baten terrazan eserita omen zegoen “Oscar Wilde” lagun bat aztoraturik hurbildu zitzaionean:
Kaixo lagun! Aspaldiko. –Ze habil. Agurtu zuen laguna.
Ba, hementxe, lur jota nauk. Emakumeak… Ez dizkiat konprenitzen emakumeak.
Erantzun zion lagunak.
- Baina, gizona! Emakumeak ez dituk konprenitzeko, maitatzeko baizik.
Erantzun zion Oscarrek.
Ran gure gidariak, autobusez gindoazela, nekazari emazteki baten eguneroko bizimodua kontatu zigun ipuin modura. Arras kontalari ona zen eta hunkitu ninduen. Arrapaladan sartu nintzaion eta nire jakin-mina ase nahian milaka galdera egin nizkion. Beti erantzun zidan nahiz eta batzuetan nire galderak nahiko zorrotzak izan. Gizona Salamankan ikasia zen, azkarra eta kultua. Kontatu zidanez, semea Londresen medikuntza bukatzen ari zen eta itzultzerako andregai bat hautatua zuen beretzat. Andre gaia ere medikua zen eta bere familiarekin dotea negoziatzen ari zela ere esan zidan.
- Eta zure semea ados dago? Galde egin nion.
- Bai, noski! Nork daki gurasoek baino hobeki zer komeni zaion seme bati?- Erantzun zidan.
Dotearen xehetasunak ere eman zizkidan, ez naiz hasiko dena hemen azaltzen, baina gauza batek sabelean zimiko egiten dit: beretzat urrezko eraztun bat, harri bitxi eta guzti, eskatu zuela erran zidan. Miserablea! Horixe iruditu zitzaidan gizona momentu horretan.
Gure bidaian non nahi ikusten nituen emakumeak landetan lanean sari koloretsuz jantziak, lirainak eta malguak, pinpilinpauxen antzera.
Sari gorriz jantzia, kopeta dindatua zeukan. Arras gaztea zirudien eta hitza emanen diot.
Idatzi osoa irakurtzeko
No hay comentarios:
Publicar un comentario