domingo, 4 de abril de 2010

ISTANBUL

Bizanzio, Costantinopla, Istanbul antzina eta oraina oreka perfektuan. Badaude eliza ederrak eta meskita erraldoiak. Sultanen serrailoak, azoka itzalak eta baratz zoragarriak. Itsasoak alde guztiak inguratzen ditu. 25 gizaldiko historiak aztarna ugari utzi ditu. Grekoek, erromatarrek, ala otomanoek bakoitzak bere estiloa utzi du, baino Istanbulen interes handiena gaur egungo gizarteak dauka, modernoa eta dinamikoa, etorkizuna behatzen du antzina ahantzi gabe. Hirian bizia atsegina egiten da. Ostatu, jatetxe eta terrazetan jendea lasaitasunez egoten da, berbetan, jaten, edaten, edo musika entzuten, eta mota guztietako doinuak aditzen dira, musika zuzenean edo bozgorailuetan, jazz, reggae, techno, rock edo Mozart, fadoa eta islam blues.
Azoka du Istanbulek garrantzi handikoa. Bere 4.000 dendetan zaila egiten da deus ez erostea. Prezioa negoziatu behar da baino badu bere xarma regateoak. Espezia azoka ere ikusgarria da. Munduko espezia eta lurrinak bertan daude.
Gaur egungo erosketak egin nahi izanez gero Kanyon Mall shopping centers(diseinu saria 2.006 lortu zuen) aldera hurbildu. Bertan egundaino ni bezalako batek erosiko ez duen munduko merkantzia preziatuenak salgai daude.
Bosforotik itsasontzi batean itzuli bat merezi du, batez ere sultanen eta merkatarien jauregi ospetsuak itsaso bazterrean ikusten ahal direlako. Munduko aberatsenak omen dute alde horietan etxeak. Behin lurrean arrai errea ogi-tartean kaian milaka lekukok jaten duten bezala arras ona da.
Pierre Loti kafetegitik edo Galata dorretik ilunabarrean hiria Bosforoan sakabanaturik ikusi beharrekoa da. Alde batean Europa bertzean Asia urre loreko argi berak biribiltzen dituelarik.
Istanbul izanen da Alemaniako Essen eta Hungriako Pecs-ekin 2.010an Europako hiri kulturala. Aitzakia ederra Bosforotik itzuli bat egiteko.

No hay comentarios: