martes, 21 de abril de 2009

Txoritxoa


Amatxi bakarrik bizi da, baina ondoko atean bere ilobak, Sara, lau urteko neskatila eta Mikel, bi urteko mutikoa, bizi dira.
Goizero Sara eskolara gaten denean, Mikelek amatxiren atea indarrez jotzen du. Beti dauka mutikoak zer eskatu amatxiri.
Gaur mutikoak amatxi eskutik hartu eta leihora eraman ondoren, bizilagunen kaiolako txoritxoa seinalatuz, berak ere txoria nahi duela behin eta berriz eskatu dio.
Hamarretako autobusa hartu eta merkatura abiatu dira amatxi eta iloba. Merkatuan Mikelek txori txuri polit bat aukeratu ondoren, pozik itzuli da bikotea etxera.
Arratsaldeko bortzetan, Sara eskolatik itzuli denean, Mikelek arrebari aztoraturik erakutsi dio altxorra. Mutikoak kaiolaren atetxoa ireki eta txoritxoa aske utzi du.
Liluraturik anaia eta arreba txoria zeruan hegan begira gelditu dira.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Oso ederra Lola zure ipuina.

Zorionak. Joxepa.