Fantshandi zuen izengoitia, behin ere ez dut jakin zein zen bere izena. Gizon larria, tratante blusa beltza janzten zuen, zaldi beltz handi baten gainean ibiltzen zen, zaldi eta zaldun bat egiten zutelarik.
Frantshandi izengoitia, frantsa eta handia zelakoz paratu zioten, edo horrela uste dut behintzat. Baserriz baserri azienda erosten ibiltzen zen. Urrundik zetorrela ikusten genuen, eta gu haurrak oihuka Frantshandi heldu da ,Frantshandi heldu da, gaten ginen aita eta amarengan. Zeren bagenekien tratantea etorriz gero, etxean negozio enbat eginen zela, eta hori baserrian beti bestatzen zen. Amak sukalde bazterrak txukundu eta ogia eta gasna ardorekin prestatzen zuen tratuan hasi baino lehen solasaldi bat egiteko.
Baserrian beti zegoen zerbait salgai, ez bazen aratze bat ezkurretan hazitako bargoak .Batzuetann, jakina gauzak ez ziren nahi bezain ongi atratzen, ezkur urte on batean zerrikume anitz erosi eta mendirat igortzen ziren, gero, saltzerakoan bargoak tirarik ez edukitzea gerta zitekeen, edo uste baino aunitz gehiago balio izatea. Beraz, Fantshandiren informazioa beti zen onuragarria, mugaren bi aldetako merkatua menperatzen zuelako. Mando tratuan ere iaua zen, neskazahar eta alargunen ezkontzak konpontzen ongi zekien. Nire aitaren arreba sei ume zituen alargun batekin ezkondu zen. Deus ez dakit baino apustua eginen nuke Fantshandik prestatu ziola ezkontza. Behin amari gadetzea ausartu nintzen . Ixilik hago ergel hori,horiek ba ditun galderak, egon hadi ixilik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario